Urte askotarako

Mehatxuak, indar bidezko kanporatzeak, poliziaren oldartzeak
Makina bat oztopo izan du Iruñeko Euskal Jai gaztetxeak. Baina, arazo guztien gainetik, aurrera jarraitu du, eta maiatzean bederatzi urte beteko ditu. Zorionak, eta urte askotarako!
Lehenengo urteak izan ziren gogorrenak. 1993an sortu zen IGA, Iruñeko Gazte Asanblada, baina aurretik ere baziren Iruñean gazteentzat lokalak lortzearen aldeko mugimenduak. 80ko hamarkadan, Katakrak kolektiboa hasi zen lokalak aldarrikatzen, autogestioaren bidean aurrerapausoak emateko. Ondoren, IGA sortu zen, eta gazteek kudeatutako lokalak eskatu zizkion behin eta berriro Udalari. "Udalak, ohiko itxikeriaz, ezetz esan zuenez, Euskal Jai frontoia okupatu genuen", azaldu digu IGAko kide batek.
1909an egin zituzten, Iruñeko Alde Zaharrean, Euskal Jai frontoia eta ondoko eraikina. Garaiko frontoirik garrantzitsuenetakoa izan zen, 1977an Huarten Euskal Jai Berri frontoia ireki eta ondorioz, hutsik geratu zen arte. Itxi ondoren, enpresaren eta Udalaren arteko ika-mika etorri zen. "Enpresak orubea espekulatzeko baliatu nahi zuen. Izan ere, Alde Zaharreko lurra izanda, diru asko irabaz zezakeen. Udalak, ordea, kiroletarako erabiltzea nahi zuen", esan digute IGAkoek.
Bien bitartean, eraikina hutsik egon zen 17 urtez, IGAk okupatu arte. 1994ko maiatzaren 7an gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsua egin zuten eta amaieran, Euskal Jai okupatu zuten. Garai hartan hasi ziren Udalaren eta poliziaren presioak.
Gogor eutsiz
Lehen urtean hiru aldiz saiatu ziren jendea indarrez bertatik kaleratzen. Lehendabiziko saioa eraikina okupatu eta hiru egunera gertatu zen. Garai hartan, gaztetxea okupatu berria zenez, hainbat lagun bertan geratzen ziren gaua pasatzen, balizko erasoen kontra defendatzeko. Lehendabiziko saioan, Espainiako Polizia gaztetxera joan zen gauez eta ganbarara igo zen, jendea botatzeko asmoz. Bertan zeuden lagunak teilatura igo ziren eta aurre egitea lortu zuten.
Kanporatze saio gogorrena eta ezagunena hirugarrena izan zen. Gaztetxe inguruko kaleak hiru egunez egon ziren hartuta. Polizia gaztetxean sartu eta teilatura igo zen, eta bertan zegoen jendea kaleratu zuen. Bost pertsona frontoiko teilatuko egitura metalikora igotzea lortu, eta hiru egunez eutsi zioten han, poliziaren mehatxupean. Egoera gogorra, beraz, bai gaztetxekoentzat eta baita auzotarrentzat ere, hiru egun horietan poliziek kaleak erabat hartuta izan baitzituzten. Eguzki Irratiak gertaeren jarraipen hurbila egin zuen, eta hirugarren egunean, protesta moduan, 'kazerolada' antolatu zen. Jende askok parte hartu zuen, auzokideek barne. Azkenean, auzotarren presioa ikusita, eta gazteek bereari eusten ziotenez, poliziak alde egin behar izan zuen, eta gazteak gaztetxera sartu ziren berriro.
Hala ere, eraikinak hutsik emandako 17 urteak ez ziren alferrik pasatu, eta beraz, Iruñeko gaztetxekoek lan gogorra egin behar izan zuten eraikina berritzeko.
Aurrera begira
Bederatzi urte hauetan bizirik, oso bizirik, izan da Jai Alai gaztetxea: kontzertuak, pilota txapelketak, tailerrak IGAk ez ezik, Iruñeko beste talde batzuek ere badute tokia gaztetxean. Bigarren solairuan, Eguzki Banaketak izeneko banatzaile alternatiboak materiala du salgai: kamisetak, diskoak, liburuak Argazki eta serigrafia tailerrak ere badira solairu berean. Lehen solairuan, igandero, doaneko zinema saioa izaten da, Eguzki Bideoak kolektiboak eskainita.
Hilabetean behin kontzertua egiten dute tabernan. Lehen, kontzertu gehiago egiten zituzten frontoian, baina zarata handiegia sortzen zenez, tabernan egitea erabaki zuten, bizilagunak ez gogaitzeko. Bizilagunekin harreman ona dute, eta horretan ahalegin handia egiten dute gaztetxeko lagunek.
Gaur egun, Iruñeko Udalak, Jai Alai-n, kiroldegia egiteko asmoa du, eta IGAkoek ez dakite etorkizuna nolakoa izango den. Argi dute, ordea, mehatxuak mehatxu, beren jardunarekin aurrera jarraituko dutela.
Maiatzaren 7an bederatzi urte beteko ditu gaztetxeak eta, urtero bezala, festa egingo dute, makina bat ekitaldirekin: besteak beste, hitzaldiak, antzerkia, bizilagunentzako tarta lehiaketa, haurrentzako jaia eta afari herrikoia. Eta datorren urtean lehen hamarkada ospatzera!