Urtarrilaren 31 bitarteko epea duzue 150 gr. jaialdian izena emateko

Pez Limbo konpainia gasteiztarrak, Factoria De Fuegosekin elkarlanean, 150 gr. Arte Eszenikoak Merkatuan izeneko jaialdia antolatuko du martxoan, eta bertan ariko diren talde, zuzendari, dantzari eta aktoreak hautatu ahal izateko, urtarrilaren 31ra bitarte zabaldu dute deialdia.
Gasteizko merkatuan erabiltzen ez diren postuei probetxua atera eta bertara hurbiltzen diren erosleei formatu txikiko obrak eskaintzeko asmoz, 150 gr. Arte Eszenikoak Merkatuan izeneko mostra antolatu dute Pez Limbo eta Factoria de Fuegos konpainiek. Martxoan izango da, eta bertan aritu nahi duten bakarkako artista, dantzari, performer ala taldeek lehenbailehen eman behar dute izena, hiru eguneko epean itxiko baita deialdia.
Jaialdiaren baitan gehienez ere 30 minutuko iraupena duten obrak aurkezteko aukera izango da, eta egunean zehar gutxienez lau alditan antzeztu beharko dira, ikusleak etengabe aldatzen joango baitira. Behar teknikoak ahal bezain urriak izan daitezen gomendatu dute antolatzaileek, oinarrizko egokitzapena eta laguntza teknikoa emango duten arren, eszenografiaz eta baldintza tekniko zehatzez norbera arduratu beharko delako. Hori bai, formatua erabat librea da, eta hautaketa egiterako orduan sormena, obraren bakartasuna eta ikusleengana iristeko gaitasuna hartuko dituzte kontuan.
Hala, Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Udalak emaniko laguntzari esker, artista ala talde bakoitzak 250 euro izango ditu gastuei eta beharrei aurre egin ahal izateko, eta gutxienez bi egunetan parte hartu beharko du mostran.
Eman izena!
Beraz, aktorea, dantzaria, clowna, talde bateko kidea, performerra, txotxongilogilea, akrobata… edo era batean ala bestean, arte eszenikoen munduari loturik dagoen pertsona bazara, hauxe duzu aukera! Sartu hemen eta bete inskripzio orria lehenbailehen. Aukeratuen behin betiko zerrenda otsailaren 2an jakinaraziko dute, zorte on!