Urtarrilaren 30ean izango da XI. Topaldia Durangon

Urtarrilaren 30ean izango da XI. Topaldia Durangon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urtarrilaren-30ean-izango-da-xi-topaldia-durangon/@@download/image/topaldia11_1389182114.jpg
2014/01/08
berria
Urtarrilaren 30ean izango da XI. Topaldia Durangon
Hizkuntzarekiko motibazioan oinarrituta datorren hilaren 30ean antolatu du Euskatzaleen Topaguneak XI. Topaldia Durangoko Elkartegian. Goizeko 9:00etan abiatuko da eta arratsaldeko 18:00ak bitarte hamaika hitzaldi nagusituko dira.


Goizean, hizkuntzekiko motibazioaren eta barnebiltzen dituen kontzeptuen definizioa uztartuko dute eta ondoren, hainbat kasu praktiko landuko dituzte azkenik eztabaidarako tartea utzita. Arratsaldean, aldiz, Jon Sarasuaren 'Hiztunpolisa' liburuaren inguruko mahai-ingurua antolatu dute.

Topaguneak antolatzen duen Topaldia ekimenaren hamaikagarren edizioak hizkuntzekiko motibazioa izango du ardatz, "ardura pertsonal eta kolektiboa aktibatzeko bidean kokatzea" izanik jomuga. Partaideen artean azpimarratu daitezke Mikel Irizar, Xabier Erize, Iñaki Martinez de Luna, Rosa Ramos, David Anaut, Iban Arantzabal, Julen Arexolaleiba, Iñigo Fernandez Ostolaza eta Belen Uranga hizlariak, besteen artean. 

Topaldiak aurten ere egun guztiko egitaraua edukiko du, goizeko 9:00etatik 18:00etara bitarte, bazkaria barne eta parte hartzeko interesa duen guztiak urtarrilaren 26a baino lehen egin beharko du lotura honetan, 30 euro ordainduta.