Urtarrilaren 23tik 29ra izango da FIPA Miarritzen

Ikusentzunezko Emankizunen Nazioarteko Festibalak 25. urteurrena ospatuko du aurtengo edizioan. 150 programa ikusgai izango dira jaialdiak iraungo dituen 7 egunetan eta aurtengo berrikuntza nagusia, web-sorkuntzari eskaini dioten atal berezia izango da.
2011eko jaialdian egin zuten lehenengoz Internet bidezko ekoizpenaren proiekzioa, eta aurten, ikusentzunezkoan sareko produkzioan duen garrantzia kontutan hartuta, atal berria sortu dute jaialdiaren baitan.
Aurtengo edizioan 150 programa izango dira ikusgai, serie, erreportaje, fikzio eta dokumentalen artean, horietatik 12 izango dira web-sorkuntzaren atalean sartu dituztenak. Besteen artean, 60 secondes Facebook bidez zabaldu den webseriea eta 'Clearstream' auziaren inguruan egindako Manipulations, l'experience web dokumentala
Gaurkotasuneko gaiak nagusi dira urtero FIPAn, eta aurten ere horrela izango da, besteen artean adibidez, Pakistaneko emakumeak pairatzen duten egoeraren inguruko Le Royaume de monsieur Edhi dokumentala ikusgai izango da.
Aurreko edizioan krisia izan zen FIPAn nagusitu zen gai nagusia, eta aurten berriz, salaketak egiteaz haratago ekintzak eta erantzunak aldarrikatzen dituzten lanak nagusituko dira.
25. urteurrenaren harira, epaimahaia ere berezia izango da, eta horretarako azken hamarkadan FIPAK saritu dituen sortzaileek osatuko dute.