URRIAREN 3AN KILOMETROAK JAIA OSPATUKO DA

Bizitzen ari garen egoeraren araberako Kilometroak antolatuko dituztela adierazi dute egindako agerraldian. Hori dela eta, aurtengo Kilometroak antolatzeko garaian argi izan dute Gipuzkoako ikastola guztien ekarpena, parte-hartzea eta babesa ezinbestekoan izango direla. Elkar hartuta baita aurrera egiteko modu bakarra, adierazi dutenez.
Pandemia iritsi zen arte ikastolen aldeko jaiak erraldoiak izan dira, aurtengoa ordea ezberdina izango da: Euskara eta euskal kulturari tokia emango diegu noski, baina baita gure arteko elkarlanari eta parte-hartzeari ere. Gure arteko saretzea indartu, elkarlana bultzatu eta Ikastolen ezaugarriak plazaratzeko aukera ematen duten ekimenak gauzatuko ditugu. Herritik, herriarekin eta herriarentzat.
Hori dela eta beste hainbat ekimen jarri dituzte martxan Euskal Herri mailan. Ikastoletan barrena Liburu Ibiltaria deritzona dabil eta 14-16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoen Euskal Herriko Komiki Lehiaketa ere bai. Hauek lehengo bi ekimenak omen dira eta gerora gehiago etorriko direla jakinarazi dute.
Leloari dagokionez Batera, bagara, bat gara izango da: Gipuzkoako ikastolek elkarrekin antolatuko dutelako aukeratu dutela argitu dute: izan ere ikastolak Euskal Herri osorako hezkuntza proiektu bat gara. Aurtengo Kilometroak jaiaren helburu nagusia da Goierriko ikastolen arteko harremanak sendotzea da, orain arte bezala, herriari begirako proiektu bat sustatuz.