Urriaren 2an hasiko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Urriaren 2an hasiko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa Izaban abiatuko da eta azaroaren 28an amaituko da Iruñean. 24 bertsolarik hartuko dute parte eta tartean izango dira Julio Soto egungo txapelduna, Erika Lagoma eta Xabier Silveira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urriaren-2an-hasiko-da-nafarroako-bertsolari-txapelketa/@@download/image/nafarroa.jpg
2021/09/14

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Izaban abiatuko da eta azaroaren 28an amaituko da Iruñean. 24 bertsolarik hartuko dute parte eta tartean izango dira Julio Soto egungo txapelduna, Erika Lagoma eta Xabier Silveira.
Urriaren 2an hasiko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Nafarroako 45. Bertsolari Txapelketak plazak berriz indartzea izango du helburu eta 24 bertsolarik hartuko dute parte urrian abiatuko den txapelketan. Urriaren 2an Izaban hasi eta azaroaren 28an Iruñean amaituko den ibilbidean, zortzi saio egingo dituzte guztira; lau kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala. Honako herrietan jokatuko dituzte saioak:  Izaba, Tafalla, Zangoza, Doneztebe, Altsasu, Berriozar, Leitza eta Iruñean. Izabak eta Zangozak lehen aldiz hartuko txapelketa, gainera. 

Parte-hartzaileei dagokionez, belaunaldi berriagoak eta aspalditik ezagunak direnak elkartuko ditu lehiak, hala nola Aitor Irastortza, Idoia, Granizo, Ekhiñe Zapiain, Urko Gartzia eta Ekain Alegre gazteak, eta txapelketa utzia zuten Oier Lakuntza, Xabier Silveira eta Erika Lagoma. Egungo txapelduna den Julio Soto ere arituko da.

Urriaren 2an Izabako zineman jokatuko den saioan honako bertsolari hauek kantatuko dute: Julen Zelaieta Iriarte, Eneko Fernandez Maritxalar, Endika Legarra Nuin, Patxi Castillo Graciarena, Aitor Irastortza Arrizurieta eta Idoia Granizo Uribarrena. Urriaren 9an Tafallako Kultur Etxean arituko dira Eneko Lazkoz Martinez, Saioa Alkaiza Guallar, Alazne Untxalo Erregerena, Ekhiñe Zapiain Arlegi
Erika Lagoma Pombar eta Urko Gartzia Aleman. Hurrengo egunean, urriak 10, Zangozako Karmengo auditorioko oholtzara Joanes Illarregi Marzol, Xabat Illarregi Marzol, Sarai Robles Vitas, Xabier Silveira Etxeberria, Mikel Lasarte Cia eta Oier Lakuntza Irigoien igoko dira. Laugarren kanporaketa, berriz, Donezteko zineman jokatuko dute Julio Soto Ezkurdia, Josu Sanjurjo, Iker Gorosterrazu Elizagoien, Ekain Alegre Gil, Egoitz Gorosterratzu Elizagoien eta Sahats Aleman Sadaba-k. Saioak, finala izan ezik, bost eta erdietan izango dira eta sarrerak hemen daude eskuragai. 

Plazak biziberritzeko alea jartzeaz gain, bertso zaletasuna sustatu eta zaletasun handirik ez dagoen inguruetan bertsolaritza eta bertako bertsolariak ezagutaraztea ere badu jomuga txapelketak. Horretaz gain, bertsolariei goi mailako plazak eskaini nahi dizkie, "herrialdean antolatzen dituzten saio askotan ez baita nafar bertsolaririk egoten". Bestetik, topagune funtzioa ere izango du, nafar "bertsolaritzaren ekosistema elikatu eta saretzekoa".