Urrezko arraina

Hong Kongo enpresari batek 29.000 euro ordaindu ditu irudian ageri den 37 kiloko arraintzar horren truke. Golden Snapper izenaz ezagutzen dute Bangladeshen espezie hau; gorri edo zilar kolorekoa izan ohi da eta izugarri apreziatzen dute haragi eta, batez ere, maskuri zaporetsua omen duelako. Urtean halako hiru edo lau besterik ez dituzte arrantzatzen Bengalako Golkoan; honek, gainera, urre kolorea du! Eta enpresariaren poltsikoak ere halakoa behako, urrezkoa!