Urrearen sukarra

Urrearen sukarra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urrearen-sukarra/@@download/image/mundua_puerto_m_1370509780.jpg
2012/12/13
berria
Urrearen sukarra
Antioquia Kolonbian dago eta bertan urrearen sukarra goia jo eta ingurumenean txikizioa eragiten ari da. Alde batetik, hondeamakinak martxan daude etengabe; bestetik, ibai sedimentua eta urrea bereizteko oso kutsakorra den merkuriko likidoa erabiltzen ari dira. Meategiek ingurumena bakarrik ez, langileen osasuna ere kaltetzen dute. Hauek aitortu dutenez, soldata da amua: “Kolonbiako gutxieneko soldata hiru halako jasotzen dugu hemen hilabete bakarrean”. Gainera, hainbat talde armatuk kontrolatu nahi dute ustiapena: “Urrea ez da koka bezain errentagarria, baina legala da”, arrazoitzen dute.