Urre beltza Madagaskarren

Antananarivo hiriburutik 300 kilometrora dago Tsimiroro izeneko petrolio eremua, Madagaskar mendebaldean. Erregaien prezioak garestitzearen eta teknologia berrien gorakadaren ondorioz, mendi azpian aurkitutako erreserba naturala atsedenik gabe ustiatzeari ekin dio Madagascar Oil enpresak, eta eskuratutako produktuaren kalitatea frogatu ostean urre beltzaren negozioan sartuko da. Lantegiko 100 beharginek hiru asteko lanaldiak egiten dituzte mendi inguruan, eta sendiarengana astebetez itzultzen dira atseden hartzera. Egunean dozena eskas barril ekoizten dituzte orain, baina 2013an 1.000 izango dira.