Urpeko laborategia

Urpeko laborategia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urpeko-laborategia/@@download/image/key_west_1398688165.jpg
2014/05/05
albiste-laburra
Key West herritik hurbil, Florida hegoaldeko uharte zingiratsuetan, kokatu zuten 1986an Aquarius urpeko laborategia. Operatibo dirauen bakarra da munduan. Arrainen migrazioak, aldaketa klimatikoak urpean dituen eraginak eta beste hainbat datu biltzen dituzte 37 metro karratuko tankean egonaldiak egiten dituzten zientzialariek, eta orain arte, gehienez ere hamalau egun egin dituzte ur azalera igo gabe. Diotenez, egunak aurrera, azala bigundu egiten da hezetasunaren eraginez; hamargarren egunetik aurrera, halaber, gorputza hoztu egiten da, eta oso zaila da tenperatura berreskuratzea. Hala ere, udan hilabete osoko urperaldia egiteko asmoa dute.