URMUGA egitasmoaren bigarren edizioa aurkeztu dute

URMUGA egitasmoaren bigarren edizioa aurkeztu dute Urmuga mendi ibilaldia musikatuak, bigarren aldiz, Euskal Herria zeharkatuko du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urmuga-egitasmoaen-bigarren-edizioa-aurkeztu-dute/@@download/image/URMUGA_Karteletik.jpg
2021/05/06

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Urmuga mendi ibilaldia musikatuak, bigarren aldiz, Euskal Herria zeharkatuko du.
URMUGA egitasmoaren bigarren edizioa aurkeztu dute

Dupla, Gorka Urbizu eta Nerea Urbizu, Alex Sardui, Olatz Salvador, Niko Etxart, Nogen, Anari, Chill Mafia, Juantxo Arakama edota Idoia Asurmendi izango dira etapa bakoitzean parte hartuko duten musikari eta taldeetako batzuk.

Urmuga uztailaren 13tik 31ra bitartean Euskal Herrian zehar egingo den mendi ibilaldi musikatua da, 19 etapetan banatuta: mendebaldetik ekialdera, Angulo portutik Hiru Erregeen Mahairaino, espedizioan mendizaleak eta musikariak bat eginik. Bertako gailur, leku eta herri esanguratsuenetara musika eraman eta Urmugaren inguruko pertsonak eta herriak elkarrekin harremanetan jarriko ditugu, adierazi dute.

Hala, edozein mendizalek aukera izango du Urmuga osotasunean burutzeko edo astebeteko zatiren bat egiteko. Egun bateko txangoak egiteko aukera ere egongo da eta mendi gidari batek zainduko du mendizaleen ibilbidea. Horretaz gain, parte-hartzaileek mendi kontzertuez gozatzeko aukera ere izango dute. Urmuga jaialdiaren hemeretzi egunetan zehar, formatu handiko sei kontzertu eta formatu txikiko beste sei egingo ditugu mendi-ibilaldia jarraituz, azaldu dute antolatzaileek. Hasieran aipatutako musikari guztiekin batera Et Incarnatus Orkestra ere izango da jaialdian.