Uriberen trilogia

Uriberen trilogia https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/12/10
albiste-laburra
Uriberen trilogia
Iragan hilabetean ekin zion Imanol Uribek film berria errodatzeari. Elena Anaya espainiarra eta Eduard Fernández katalana izango ditu filmak protagonista, eta ia osotasunean Almeriako Cabo de Gata-Níjar Parke Naturalean errodatuko da. Berriro ere gai politikoei helduko die Uribek. Hain zuzen ere, La muerte de Mikel (1983) eta Días contados (1994) filmekin batera trilogia bati itxiera emango dion filma izango dela adierazi du zuzendari gipuzkoarrak.