Urdaibai, aurten bai

Gizonezkoetan, Asier Aregok gidatutako ontziak etxeratu du Kontxako Bandera lehen aldiz. Oriok irabazi du ohorezko txanda, eta sailkapen nagusiko bigarren postuan bukatu du. Emakumezkoetan, Galiziak irabazi du hirugarren urtez jarraian.
Urdaibai, Kaiku eta San Juan parez pare iritsi ziren ziabogara, eta Orio sei segundora. Bira eman ostean, Urdaibaik aurrera egin eta Kaiku atzean utzi zuen. Bou Bizkaiak, dena dela, ezin izan zuen txanda irabazi, Orio poparean bikain aritu eta lehena helmugaratu baitzen. Urdaibairekin batera bandera eskuratzeko faboritoa zen Kaiku, ziaboga eta gero, bere burua Bou Bizkaiaren atzetik ikusita, amore eman zuen. Lehen txandan, Hondarribia eta Astilleroren artean lehia polita izan zen, eta azkenean Ama Guadalupekoak aurre hartu zion San Jose XIV.ari.
Urdaibai behin baino gehiagotan izan da aurretik bandera irabaztekotan. Hala, 2003an faborito argiak ziren, baina Astillerok -kantabriarren entrenatzailea Urdaibaikoa da orain- egurra eman zien denei.
Emakumezkoetan, Galizia nagusitu zen. 17 segundo atera zizkion Getaria-Tolosari. Arazo franko izan zituen Getaria-Tolosak estropada hasi aurretik arraunlari bat ondoezik zebilelako eta patroia bera, estropada hasita, botaka aritu zen.