Urbizu Hollywoodera

Hollywooden denbora luzez zain izan den proiektua martxan jarri du Relativity Media ekoiztetxeak: Pablo Escobar narkotrafikatzaile kolonbiarraren atzematea iruditan jarriko duen pelikula. Eta nor aukeratu duen filma zuzentzeko? Antza, No habra paz para los malvados (2011) asko gustatu zaie estatubatuarrei, eta ondorioz, Enrique Urbizu bilbotarra aukeratu dute. Silver or Lead izango du filmak izenburu, hau da, zilarra ala beruna, hain zuzen ere, Escobarrek poliziak erosteko erabiltzen zuen esaldi ezaguna.