URBEX: ARTEA HONDAMENDIAN

Hiri esplorazio hau lau arauetan oinarritzen da. Lehena eraikinera sartzean ez ikusia izatea. Bertan zaudenean ez ezer haustea eta ez ezer lapurtzea eta azkenik, abandonatutako lekuen helbideak ez partekatzea.
Egoitzara bortxaz sartzea ez leporatzeko eta horrela deliturik ez egiteko ezin da sarrerarik behartu. Gainera, lekuak benetan egon behar du abandonatua eta ziurtatu behar da ez dela bertan inor bizi. Urbex egiteak arrisku legalak baititu eta lekuaren jabeak bere propietatea dela antzematen badu esploratzailea denuntziatu dezake.
Argi dago, fabrika zahar, ahaztutako almazen edota etxe abandonatuak bezalako leku dekadenteak bisualki erakargarriak direla, baina baita arriskutsuak ere bertan sartzen direnentzako. Bertan erorketak egon daitezke, luiziak... horregatik, turismo mota hau egitera animatzen bazara badira kontuan eduki beharreko zenbait aholku.
INFORMATU ONGI AURRETIAZ
Egun, Internet eta Google Maps bezalako lanabesekin erraza da edozein leku aurkitzea, baina eraikin zehatz bat edo leku konkretu bat, abandonatuta dagoenez bere zailtasunak ditu. Horretarako Urbex mugimenduaren inguruko web gune ugari daude eraikinen ezaugarrien inguruan informatzen dutenak.
EZ JOAN BAKARRIK
Eraikin abandonatu bat esploratzeko garaian garrantzitsuena zure segurtasuna da, argazkiak baino askoz ere garrantzitsuagoa! Arretaz ibili behar duzu, eraikin asko oso baldintza txarretan baitaude, gainera normalean leku bakartietan kokatu ohi dira, edozein laguntzatatik urrun. Hori dela eta hobe izaten da bakarrik ez joatea, honela larrialdiren baten aurrean ondoan lagun bat izango baituzu. Horretaz gain, ez doan bati nora zoazen aipatzea ere egokia litzateke bada ezpada ere.
Azken urteetan, Instagram bezalako sare sozialengatik Urbex mugimendua izugarri igo da. Beraz, badakizu, zuk ere abandonatutako hiriko zein nekazal guneko lekuak bisitatu nahi badituzu saiatu arretaz ibiltzen eta errespetuz jokatzen. Bada esaera bat mendizaleei esaten zaiena baina baliagarria dena esplorazio mota honentzat ere: “Ez eraman ezer, argazkiak bakarrik. Ez utzi ezer, lorratzak bakarrik.”