Urazpian ibiltzeko robota

Arizonako Unibertsitateko bost ikaslek urazpian ibiltzeko robota diseinatu berri dute. Zeregin arriskutsuetan urpekariak ordezkatzea; helburu hori du robotak. PVC materialez eraiki dute robota, material honen dentsitatea uraren dentsitatetik altzairuarenetik baino gertuago dagoelako. Hortaz, robota arinago ibil daiteke urazpian. Asmakizunak hiru motore eta beso artifizial bat ditu. Motoreak argindarrez baliatzen dira eta mugitzeko aginduak urrutitik ematen dira irrati seinalez.