Ura patrikan

Ura patrikan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ura-patrikan/@@download/image/neighbor_1391688697.jpg
2014/02/10
kritika
Testua: Leire Palacios
Neighbor
148.zenbakia
Ura patrikan
Artea zer den definitzerakoan desadostasunak beti egongo diren arren, ez dago Ura patrikan artelana dela ukatu dezakeen pertsonarik. Melodiak, letrek eta ahotsak hirutasun perfektua osatzen dute. Soinu minimalista, garbia, elegantea eta angelu zuzeneko kantak ez ezik, abesti makotuak dira protagonista. Lagunak 'kabroi' edo 'putaseme' diotsunean eragindako erreakzio txeratsu bezain mingarritik badute zerbait Maite Larburuk abestutakoek eta Josh Cheathamen konponketek. Pornografikoa litzateke Txakurren begiak abestiari falta dakiokena eranztea, maitemintzea Neighbor entzutea ere bada eta.