Ura Marten!

Ura Marten! Ur gazia aurkitu dute planeta gorrian; bizitza egongo ote? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ura-marten/@@download/image/2D687E1000000578-3272275-image-a-42_1444824992615.jpg
2018/07/26
berria
Ur gazia aurkitu dute planeta gorrian; bizitza egongo ote?
Ura Marten!

Mars Express espazio-zunda europarrak sekulako aurkikuntza egin berri du; Marte planetako izotz masa handiaren azpian ur gazia detektatu dute, 20 kilometroko zabaleran. Ura planetaren hego poloan aurkitzen da.

 

2012 urtetik darama espazio-zunda planeta gorri aztertzen, eta 29 aldiz igaro da hego poloko gune horretatik, ura aurkitu arte. Ura 1,5 kilometro izotzen azpian aurkitzen da. Aurkikuntza erabat harrigarria da, ez bakarrik ura dagoelako, ur horretan bizia egon daitekeelako ere. Martetarrak ezagutzeko prest?