Ura kotizatzen hasi da

Ura kotizatzen hasi da Wall Streeten etorkizuneko merkatuan balioa izango duten lehengaien artean sartu dute, eskasia geroz eta nabarmenagoa delako. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ura-kotizatzen-hasi-da/@@download/image/aguawallstrees7dic.gif
2020/12/10
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Wall Streeten etorkizuneko merkatuan balioa izango duten lehengaien artean sartu dute, eskasia geroz eta nabarmenagoa delako.
Ura kotizatzen hasi da

Irudikatzen duzue uraren inguruko espekulazioa? Energiarekin, petrolioarekin, gariarekin edota egun dirua balio duten bestelako lehengaiekin batera egongo da aurki ura, Lurrean bizia egon dadin ezinbesteko elementua, hain zuzen. Baina, nola jarri prezioa urari?

Nasdaq Veles California Water Index indizeak prezioa jarri dio etorkizunean urak izango duen balioari; gauzak horrela, Kalifornian egun urak 486,53 dolar balio ditu 1.233 metro kubikoko. Indize horren arabera, iazko prezioa biderkatu du urak; adituek diotenez, lehengaien merkatuan ura sartzea ona izango da, lehengai honen gestio hobea egitea ahalbidetuko duelako. Besteak beste, uraren espekulazioa ekidin ahalko dute nekazariek edota udalek, uraren prezio aldaketen aurrean babestuz.

Uraren prezioa Kalifornian zehaztu dute, hain zuzen, ur eskasi handia dagoen lur eremuan; dena den, badirudi prezio hori izango dela munduko ur merkatuek erabiliko duten erreferentzia. Hain zuzen, AEBak eta Txina dira ur gehien kontsumitzen duten herrialdeak; Nazio Batuen Erakundearen arabera, 2.000 milioi lagun ur eskasi larria dagoen eremuetan bizi dira, eta datozen urteetan planetaren bi herenetan ura ia desagertzeraino gutxitu daiteke, milioika errefuxiatu eraginez.