Ura aurreztu beharra!

Ura aurreztu beharra! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ura-aurreztu-beharra/@@download/image/1p30-2.jpg
2012/12/13
berria
Ura aurreztu beharra!
Ur kontsumoa, gaur egun, neurrigabea da eta horrek eragin handia du erabilgarritasunean eta kalitatean. Oraingoz ziurtatua dugu ur hornidura. Zer gertatuko da, ordea, datozen belaunaldiekin? Konponbidea ur emariaren erregulatzaileetan dugu. Tresna hauek ur jarioa murrizten dute, presioa gutxitu gabe. Izan ere, ura eta airea nahastuta, zorrotadaren presioari eustea lortzen dute. Bide honetatik, ura eta energiaren %50tik gora aurrez daiteke. Mota guztietako zorrotadetarako erregulatzaileak daude.