Unknown Force ****

Hona hemen Nafarroako hirukotearen bigarren lana. Hard rock doinu klasikoz jositako disko sendoa da Unknown Force. 70eko hamarkadako gitarra riff-ak eta melodiak primeran uztartu dituzte nafarrek, Thin Lizzy, Blue Oyster Cult, Grand Funk, Aerosmith edo Cheap Tricken erara. Badakizue zertaz ari naizen: duela hiru hamarkada estadio handietan jotzen zuten rock gogorraz. Hori bai, melodia eta harmonia itzelekin jantzita. Bestela, Happy on my Knees entzun besterik ez duzue. Mermaid eta The Basque Country bandetan aritutako Txetxu Brainlosteren egitasmoaren bigarren lan hau txukuna eta dotorea da oso.