Unbreakable (El protegido / Incassable) ***

Unbreakable (El protegido / Incassable) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/unbreakable-el-protegido--incassable/@@download/image/4p42-2.jpg
2001/02/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: M. Night Shyamalan. Aktoreak: Bruce Willis, Samuel L. Jackson, Robin Wright Penn. Generoa: suspensea. Herrialdea: AEB. Urtea: 2000. Iraupena: 106 minutu. 
5.zenbakia
Unbreakable (El protegido / Incassable)   ***
Tren istripu lazgarri batetik bizirik irten den pertsona bakarra da David Dunne. Bidaiari guztiak hil diren arren, Davidek zauri bakar bat ere ez du. Handik gutxira, Elijah izeneko morroi arrotz bat hurbildu, eta ezbeharrari buruzko azalpen misteriotsu bat emango dio. Beldurgarria da morroia, benetan. M. Night Shyamalan gazteak bere uztako suspenseaz zipriztindu du thriller interesgarri hau. Nolanahi ere, arrakasta eman zion formula berbera errepikatzen du berriz ere. Pelikulak ez du The Sixth Sense apartaren maila, baina txukuna da.