Umorea, Araiako kaleetan nagusi

Umorea, Araiako kaleetan nagusi https://www.gaztezulo.eus/albisteak/umorea-araiako-kaleetan-nagusi/@@download/image/2010811167carmen.jpg
2012/12/13
berria
Umorea, Araiako kaleetan nagusi
Hilaren 12tik 15era izango da XVII. Umorezko Antzerki Jaialdia. Hamabost bat antzezpen izango dira herriko kiroldegian, plazan eta kaleetan.





Hona hemen Araian ariko diren taldeetako batzuk: Markeliñe, Doble Mandoble, Pez en Raya, Vania Producciones, Ganso&cia, Leandre, Chacovachi, Trapu Zaharra… Carmen San Esteban aktore gasteiztarrak, bestalde, …Entras?... Ikuskizuna eskainiko du. Armairu moduko batean zazpi bat minutuko ikuskizuna antzezten du San Estebanek –argazkian-. Joan den urtean sortu zuen ikuskizuna, Gasteizen, eta arrakasta handia izan du. Leioako Umore Azokaren aipamena jaso du aktore gasteiztarrak.
Ezin ahaztu Kolectivo Monstrenkok 70 bat lagunentzako emanaldiak eskainiko dituela karpa baten barruan.