Umeak ez dituzula ezin dela publikoki esan Errusian?

Umeak ez dituzula ezin dela publikoki esan Errusian? Hala dirudi, isun bat jasotzeraino iritsi daitezke errusiarrak gainera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/umeak-ez-dituzula-ezin-dela-publikoki-esan-errusian/@@download/image/Captura de pantalla 2024-09-30 a las 12.19.44.png
2024/10/01
Iturria: El País
Argazkia: Andrei Bok
Hala dirudi, isun bat jasotzeraino iritsi daitezke errusiarrak gainera.
Umeak ez dituzula ezin dela publikoki esan Errusian?

Errusiar parlamentuan lege bat prestatzen ari da, isun gogorrak izango dituena. Eta zer zigortuko den? Bada, seme-alabak ez edukitzearen ideia publikoki defendatzea.

Herrialdeko agintarien adierazpenen arabera, childless bizitza estiloa “Errusiarentzat promozio kaltegarria da”.

Parlamentuko presidenteak esan duenez, publikoki umeak eduki nahi ez direla esatea “aitatasun eta amatasunaren aurkako” propagandatzat hartuko duen legea berrikusten hasiak dira. Publikoki diogunean, izan liteke honi buruzko iritzia Interneten ematea, pelikularen batean, iragarkietan edo beste edozein modutara.

Aldi berean, Putin presidenteak, errusiar emakumeak animatu ditu gutxienez hiru haur edukitzeraErrusiaren etorkizun etnikoa” ziurtatzeko.