“Uma Batida Diferente”

“Uma Batida Diferente” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uma-batida-diferente/@@download/image/54p14-2.jpg
2005/07/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Bossacucanova
54.zenbakia
Gazteak izan arren, Brasilgo musikan beteranoak dira Bossacucanova taldeko partaideak. Brasilgoa bezalako musika aberatsaren barruan, lehenetarikoak izan ziren joera klasikoak eta berritzaileak uztartzen, eta inoiz gehiegi arriskatu ez badute ere, beti berritzaile gisa hartuak izan dira. Urteak ziren diskorik kaleratzen ez zutela, baina itxaronaldiak merezi izan du, disko berri honetarako konposatutako kanta sinple eta ederretan, hainbat lagunen parte hartzea izan dutelako: Zuco 103, Trio Mocotó, Celso Fonseca, Marcos Valle eta Adriana Calcahoto… Goxoa.