Ukraniak pederastei kastrazio kimikoa aplikatzeko legea onartu du

Ukraniak pederastei kastrazio kimikoa aplikatzeko legea onartu du Horrelako delituengatik kondenatuak izan diren gizonen erregistro publikoa ere burutuko da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ukraniak-pederastei-kastrazio-kimikoa-aplikatzeko-legea-onartu-du/@@download/image/5afdf9343d1ce.jpeg
2019/07/18

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Horrelako delituengatik kondenatuak izan diren gizonen erregistro publikoa ere burutuko da.
Ukraniak pederastei kastrazio kimikoa aplikatzeko legea onartu du

Ukraniako Parlamentuak pasa den uztailaren 11ean kastrazio kimikoa aurreikusten duen legea onartu zuen. Horrekin batera kartzelatze luzeagoak eta pederasten erregistro publikoa ere onartu zituen adin txikikoek pairatzen dituzten abusu sexualak geldiarazteko helburuarekin.

Herrialdeko 6.449. legea 247 diputaturen aldeko bozkekin onartu zen Ukraniako Parlamentuan. Hemendik aurrera, legea jarraituz, kastrazio kimikoa gauzatuko da -libidoa eta jardun sexuala gutxitzeko botiken injekzioa- adin txikikoak bortxatu edo abusatzeaz errudun deklaratutako 18tik 65 urte arteko gizonezkoen artean.

Legedi berri honen proiektua Alderdi Erradikaleko Oleg Lyashko-k bultzatua izan zen eta honen onarpena Twitter-en ospatu zuen: “Adin txikikoei burututako abusu sexualen epidemia gelditu egingo dugu Ukranian!” Neurri honek eztabaida ugari sortu du, honek izan behar al luke irtenbidea? Eta zuri, zer iruditzen zaizu hartutako neurri hau?