Ukan sariek jabe berriak

Ukan sariek jabe berriak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ukan-sariek-jabe-berriak/@@download/image/2009238306ukan_sariak2.jpg
2012/12/13
berria
Argazkia: Edorta Sanz
Atzo banatu zituzten 2008ko Ukan sariak, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Bertan, Eibarko ...eta kitto!aldizkaria (berrikuntza saria) eta Euskaltel taldea(publizitate saria) saritu zituzten. Horrez gain, Dermitek klinikadermatologikoak ere aipamen berezia jaso zuen.

Sariok berrikuntza eta euskara zabaltzeko ahaleina saritzea dute xede. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzak banatzen ditu, eta aurtengoa bigarren edizioa izan da. Eta Kitto! aldizkariaren kasuan, 20 urtean, astero, 14.000 lagunek euskaraz irakurtzeko modua egin izanak ahalbidetu du berrikuntza saria ematea. Euskalteli dagokionean, berriz, antolatzaileek, Dimension etxeak zuntz optikoa zabaltzeko egin kanpaina arrakastatsua saritu nahi izan zuten.