UK Bill: Rock ukabilkada

Aspalditik dabiltza rockaren errepidean, baina gasolina asko dute. Utikan taldearen errautsetatik sortutako proiektua da U.K. Bill, eta hark bezala, gitarra riff indartsuak ditu oinarri. Laster katalunian, berlinen eta londresen izango dira.
U.K. Bill izena duzue, eta boxeolari baten irudia ageri da CD-aren atzealdean. Nola bururatu zitzaizuen ideia eta irudia elkartzea?
Logo baten bila genbiltzan, eta hasieratik gustatu zitzaigun Muhamad Ali boxeolariaren irudia. Enrique del Val margolariaren lana da: Australian langabetuak hartzen dituen bulego bateko inprimaki batean egin zuen.
Azkenean, ukabilaren logoa hartu dugu, baina Ali ere CD-an sartu nahi genuen.
Gitarren gainean eraikitako taldea da U.K. Bill?
Beti saiatu gara gitarrek protagonismoa eduki zezaten. Hala ere, hurrengo diskoan gauzak hobeto egin nahi genituzke. Kanta gehienak gitarretatik hasten dira, eta gero, denok eskua sartzen diegu, eta gauzak erantsi, kendu eta aldatuz goaz. Kaosa.
Abesti batean diozuenez, denok gara traidore. Traidore asko dago rock munduan?
Historian harreman gatazkatsu asko izan dira: Cain eta Abel, Erregea eta bere anaia... Adibide asko dago. Rockean ere ohikoa da ondoko taldea egurtzea. Guk egiten dugu hori, batez ere, lagunik gertukoenekin. Traidoreenak gara, dudarik gabe.
Utikan taldean aritutako hiru lagun ari zarete U.K. Billen. Zer du talde honek Utikanetik?
Gure ustez, U.K.Bill beste zerbait da, baina askok esan digute antza dutela. Zaila da zure konposatzeko erari ihes egitea, baina horretan gabiltza.
Zuek autoekoitzi duzue diskoa. Ateak itxi edo ateak ireki dizkizue aukera horrek?
Itxitako ate guztiak ireki ditugu... ostikoka. Gure diskoaren jabe gara: dendetan, tabernetan eta kontzertuetan saltzen dugu, eta ziur naiz bostehun aleak laster agortuko direla. Oso esperientzia ona izaten ari da.