Udazken koloreak

Bai, udazken koloreak: beltza, batik bat, baina baita marroia edo grisa ere. Kolore hauek nagusi izango dira udazken honetako jantzietan. Hona hemen hilabeteotan datorkigun moda.
Esan bezala, kolore ilunez beteko zaizkigu kaleak aurtengo udazkenean. Beltza, marroia eta grisa jaun eta jabe izango dira hilabeteotako jantzietan. Modak, behintzat, halaxe dio. Triste samarra dela pentsatuko du baten batek, baina ez dago tristetu beharrik. Izan ere, uda nola joan den ikusita, beharbada, kolore ilunez jantzita, hondartzara edo mendira joateko aukera izango dugu udazkenean!
Punkya eta hippya
Udan punk joerako jantziak eta osagarriak modan egongo zirela iragarri genizuen, eta udazkenari begira ere gauza bera esango dugu: gerrikoak, boltsak, motxilak, eskumuturrekoak Punk janzkeratik hartutakoez gain, hippy kutsua duten jartziak ere ikusiko ditugu. 60ko eta 80ko hamarkadak bueltan dira, beraz. Kontuak kontu, argi dago apaingarriz beteta datorrela moda, nesken artean batez ere, baina baita mutilen artean ere. Osagarriok "erabilgarriago" egingo dituzte jantziak: kremailera eta patrika ugari (besteak beste, ditxosozko sakeleko telefono nonbait sartu ahal izateko!).
Japonia aldekoen moduko jantziek ere pieza bakar batekoak, beso zabalak, lepo motzak- modan jarraituko dute nesken artean.
Jaketan, berokietan eta abarretan, bestalde, "oihal tekniko"-ez egindakoak nagusituko dira (fibrak eta kotoia nahasten dituztenak, esaterako).
Galtza estuak
Eta galtzetan? Galtzak estuago datozkigu hilabeteotan. Ez izugarri estuak, baina bai azken urteotakoak baino estuagoak. Mota honetako prakak aspaldi etorri ziren gurera, baina dendariek diotenez, jendeari kosta egiten zaio ohitzea. Hori bai, poliki-poliki gero eta gehiago ikusten ari dira, eta antza, mutilek harrera hobea egin diete neskek baino.
Hari honetatik, esan behar da jantzi etxe asko mutilentzat eta neskentzat modelo berak egiten hasiak direla azken boladan. Mutilentzako eta neskentzako jantzien artean, beraz, ezberdintasun gutxiago dago gaur egun, eta lerrootan aipatutako ezaugarri gehienek, ez denek, berdin-berdin balio dute nesken eta mutilen modarako.
Azkenik, nesken artean, takoidun zapatak modan egongo direla dirudi. Dena den, udan gertatu bezala, erosotasuna ere bilatuko da. Hortaz, takoidunez gain, bestelako oinetakoak ere barra-barra salduko dira.

Modaren nondik-norakoak ezartzerakoan, Parisko ibiltokiek zeresan handia dute. Bertan Christian Lacroix, Valentino, Jean Paul Gaultier, Versace edo Christian Dior bezalako modagile handien jantziak ikusi ahal izaten dira. Jakina, gure kaleetan jantzi hauetako oso gutxi ikusiko ditugu, baina haiei erreparatuta, udazkeneko modaren aztarnak atzeman daitezke.
Udazkenari begira, Lacroixek veneziar motako jantziak eraman ditu Parisera. Valentinok, berriz, kapa luzeak eta txinatar estanpatuak eta Versacek, eskote luzeak. Diorrek Afrikako kolore biziak nahiago izan ditu. Eta Gaultierrek, azkenik, Marilyn Manson kantariaren itxuran oinarritutako jantzia proposatu du mutilentzat!

Marilyn Manson Parisko ibiltokietan