Udane Juaristi margolariaren murala munduko ehun onenen artean
Street art 360 web gunean kaleko artean espezializatua da. 2019 urtearen amaierarekin batera munduko ehun mural ederrenen zerrenda osatu du eta horien artean dago Udane Juaristi azkoitiarrarena, hain justu 66. postuan.
Juaristiren murala Oviedon dago, bertako Parees Fest jaialdiaren barruan margotu baitzuen. Bere estiloa ederki islatzen duen lana da eta oihartzun handia izaten ari da. Artista gaztearen lanak gustuko badituzu ez galdu GAZTEZULO aldizkarirako Ane Urrutikoetxea lankideak egindako elkarrizketa.
Leitzako Atekabeltz gaztetxeko murala ere munduko onenen artean
Udane Juaristirenarekin batera munduko ehun mural onenen zerrendan sartu dute Leitzako Atekabeltz eraikineko murala, 46. postuan kokatu du web gune ezagunak.
Artelan eder hau Murales Lian-ek pasaden urteko ekainean egin zuen. Bertan emakume adindu bat azaltzen da bere kolore ugaritako ilearekin trentza bat egiten.
Hemen zerrenda osoa, munduko beste hamaika mural eder ikusi nahi dituenarentzat.