Udagoieneko Ostera, plaza birtualean

Udagoieneko Ostera, plaza birtualean Dagoeneko grabatuta dauzkate Eñaut Elorrietaren, Zea Maysen eta Izaki Gardenak taldearen kontzertuak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/udagoieneko-ostera-plaza-birtualean/@@download/image/Captura de pantalla 2020-11-16 a las 09.22.07.png
2020/11/16
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Dagoeneko grabatuta dauzkate Eñaut Elorrietaren, Zea Maysen eta Izaki Gardenak taldearen kontzertuak.
Udagoieneko Ostera, plaza birtualean

Kontzertuak izugarri botatzen ditugu faltan, zuzenekoak, jendez gainezka dauden aretoak... bultzadak eta komuneko ilarak ere, faltan botatzen ditugu honezkero. Zoritxarrez, oraindik luze itxaron beharko dugu pandemia aurreko normaltasun hori itzuli arte, inoiz guztiz itzultzen bada; baina hori ez da zuzeneko musikaz gozatzeari uzteko aitzakia. Gauzak horrela, 21. urtez antolatu dute Udagoieneko Osterak musika jaialdia; beti bezala, Euskaltzaleen Topaguneak eta Bizkaiko Foru Aldundiak euskal sortzaileei plaza bat eskaintzeko aukerari eustea erabaki dute, oraingoan plaza birtuala bada ere.

Hiru da gonbidatutako artistak: Eñaut Elorrieta, Zea Mays eta Izaki Gardenak. Kontzertuak Bizkaiko hiru museotan grabatu dituzte: Balmasedako La Encartada museoan, Muskizko El Pobal burdinolan eta Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Hala, artista bakoitzaren kontzertua astebetez egongo da ikusgai, honako estekanElorrietaren kontzertua asteburuan ikusgai izan da, eta ondoren, Zea Mays izango da online, azaroaren 20tik 22ra bitarte; azkenik, Izaki Gardenaken txanda izango da, azaroaren 27tik 29ra bitarte.