Udaberriko Artisautza Azoka zabalik da Gasteizen

Lan-Berri Udaberriko Artisautzako Azokaren bosgarren edizioa martxan da Urrezko Zeledonen plazan, Arabako Artisautza Bultzatzeko Elkarteak, ARTISAUk, sustatuta. Artisauek beren tailerretan egindako lanak kalera ateratzen dituzte, "tokikoa, kalitatezkoa eta jasangarria den produktuaren aldeko apustua eginda".
Sektoreko hamalau profesionalek hartuko dute parte, mota askotariko produktuekin: ehungintza-artea, bisuteria, egurrarekin eta erretxinarekin egindako artisautza, larrugintza, bozelketa, kosmetika eta biokosmetika, haurrentzako artisautza, zaku termikoak eta produktu teknikoak...
Apirilaren 18ra arte bisita daiteke azoka; goizez, 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara. Apirilaren 18an, astelehenean, azoka goizez bakarrik egongo da zabalik.
Musika emanaldia
Larunbatean, hilak 16, Edder banda arituko da. Taldea Uxue Plagaro abeslariak, Toni Santamaria gitarra-jotzaileak, eta Inhar Val tronpeta-jotzaileak osatzen dute. Emanaldia 20:00etan izango da.