Udaberrifest

Udaberrifest https://www.gaztezulo.eus/albisteak/udaberrifest/@@download/image/2011467740udaberrifest.jpg
2012/12/13
berria
Udaberriarekin jaialdi berria loratu da Zarautzen. Krisiak, tabakoaren legeak eta bestek izan zezaketen eragin ezkorra gainditu nahian herriko parranda giroa berotu nahi izan du bertako ostalari elkarteak. Eta ez du nolanahiko kartela osatu horretarako: Delorean, Berri Txarrak, Sorkun, Fangoria, Oreka Tx, Nena Daconte...

Azken aldion ez dira eman parranda girorako baldintzarik egokienak. Neguko eguraldi txepelari krisi ekonomikoak hainbati poltsikoan egin dion zuloa gehitu zaio, eta tabakoaren legeak ere eragin ezkorra izan duela komentatzen dute tabernari eta hostalariek. Zarauzko Zurekin hostalaritza elkartekoak ez dira kikildu, ordea, eta udaberriko lehen eguzki printzak nabaritu bezain laister Udaberrifest jaialdiaren lehen edizioa antolatu dute herriko parranda giroa berotzeko.

Aste Santu bukaeratik hasita ospatuko dira dira kontzertu eta emanaldiak. Sagardo denboraldiaren amaierarekin kostako herriak hartzen Hernani eta Astigarragaren lekukoa hartzen du herrialdeko parranda jendetsuena bilatzen duenarentzat. Ohikoa den joera hori markatuagoa izango da aurten, sekulako kartela eskaintzen baitu Jaialdiak.

Honakoa da egitaraua.

    Apirilak 29 - Bertsoak Musikaz Blai. Jon Martin,Gaztelumendi, Mantxi, Jokin Labaien. Gai jartzaile Jon Ansaorem.

    Apirilak 30 - Delorean kontzertuan.

    Maiatzak 6 - Anje Duhalde & Txomin Artola. Kantautore kontzertua.

    Maiatzak 7 - Kontzertua: Berri Txarrak & Esne Beltza & Gatibu & Skasti & Mantisa & Intro.

    Maiatzak 28 - Musika eta dantza. Oreka TX & Kukai & Amaren Alabak "Hostoak".

    Ekainak 3 - Kontzertua Gose & Zea Mays taldeekin.

    Ekainak 17 - Sorkun & Fangoria kontzertuan.

    Ekainak 24 - The Uski`s & Nena Daconte kontzertuan.

  Antolakuntzak sarrerak aurrez erosi eta ostatu hartzeko aukera eskaintzen du bere webgunean.