Uda honetan FOMOa ekiditeko aholkuak

Uda honetan FOMOa ekiditeko aholkuak Opor hilabeteetan, paradoxikoki, plan hobeago bat galtzearen beldurrak edo FOMOak ("Fear of missing out") indar guztiz erasotzen digu. Egin diezaiogun aurre! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uda-honetan-fomoa-ekiditeko-aholkuak/@@download/image/4-ways-to-avoid-a-summer-fomo-budget-disaster.jpg
2022/06/29

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Opor hilabeteetan, paradoxikoki, plan hobeago bat galtzearen beldurrak edo FOMOak ("Fear of missing out") indar guztiz erasotzen digu. Egin diezaiogun aurre!
Uda honetan FOMOa ekiditeko aholkuak

Despistatuak zabiltzatenentzat FOMOa zerbait galtzearen beldurra da. Adibidez, mugikorra desblokeatu eta norbait bidaian dagoela ikustean zure buruari galdetzea: “eta nik zer egiten dut kafe bat hartzen? Bidaia batean egon beharko nuke”. Bitxiena da, zu bidaian zaudenean zure lagunak kafe hartzen ikusten badituzu, nahaiago izango duzula eurekin egon. FOMO efektua da hori. 

FOMOa gure aisialdi denboran egiten ditugun jarduerekin lotzen da eta horregatik bere intentsitate gorena udan eskuratu ohi du, aisialdi garai luzeena izaten baita askorentzat. FOMO sentimenduak maila ezberdinak izan ditzake, oso arina izan liteke sentsazioa edo norberaren osasun mentalean eragina izan antsietatea edota depresioa eraginez. Gehiengoari, ez dio atseden momentuak behar bezala gozatzen uzten.

Kontzeptuaren jatorria
FOMO ingelesezko akroniko bat da eta lehengo aldiz 2000. urtean agertu zen artikulu akademiko batean. Alabaina, urteetan ez zen esparru akademikotik atera.

2004. urte inguruan, ordea, famatu bihurtu zen Harbus egunkariko iritzi artikulu bati eskez. Iritzi artikulu hau Harvard Businees School-eko ikasleek idatzi zuten. Belaunaldi hartako neska-mutilak ohartu ziren, batez ere irailaren 11ko antetantuaren ostean, bizitza edozein momentutan hankaz gora jarri litekeela. Horrenbestez, agian modu inkontzientean, jarrera desesperatuki hedonista hartu zuten. Inork ez zekien zer gertatuko zen bihar, eta beraz, Massachusetts-eko campus hartan festarik dibertigarriena non ote zegoen jakiteko antsietatea zabaldu zen.

Sare sozialek estimulatutako fenomeno oso gizatiarra
Noski, FOMO fenomenoa ez da egungo sentsazioa, beti existitu izan da. Ohikoa da bizitzan aukera ezberdinen artean bat aukeratu beharra. Ondo aukeratzen ari ote garenaren dudak ohikoak izaten dira momentu horietan. Alabaina, sare sozialen erabilerak duda hauek gehiago azpimarratu ditu; tresna moderno hauei esker (ala ez) aukeratu ez dugun plan hori ikusteko aukera baitugu.



Zergatik eragiten digu horrenbeste?
Uda honetan, asko, etengabe, oporretan, euren sare sozialak eguneratzen egongo dira. Denbora itzela eskainiko diote ekintza honi: zer igo pentsatu, argazki eta bideoak nola grabatu hausnartu… eta gaizki sentituko dira euren lagunek egindako plan batera joan ez direla ikustean. Horien artean bazaude FOMO fenomenoa pairatzen duzu. 

Nola garaitu genezake FOMOa uda honetan?
Adituek argi dute, eraginkorrena sare sozialetatik deskonektatzea da. Entzun irratia, musika, liburu bat irakurri, meditatu, kirolen bat praktikatu… baina ez ukitu mugikorra! Esatea errazagoa da ordea. Horregatik, honetan lagundu diezaguketen aplikazioak existitzen dira, mugikorraren erabilera denbora muga gainditu dugula ohartarazten digutenak, adibidez. Batzuk, epe hori pasata sare sozialetara sarbidea blokeatu diezagukete hurrengo egunera arte. 

Noski, aukerarik errazena mugikorretik, atseden egunetan, aplikazio horiek desinstalatzea da. Honela, argazkiak ateratzen eta bideoak grabatzen jarraituko ahalko dugu, baina ez dugu ezer argitaratuko aplikazioa berriz instalatu arte. 

Bestalde, orainaldian erdiratzeko gomendagarria da, adibidez, oporretan joatea zenbait kostatu zaigun bistaratzea, pentsatuz zenbat lan egin dugun urte osoan zehar momentu horretaz gozatu ahal izateko. Azkenik, gure buruarekin zintzoak izan beharra dugu eta onartu ezin dugula leku guztietan egon. Horregatik, benetan garrantzitsuena dena edo zoriontsuen egiten gaituena aurkitzeko barne lanketa bat egitea gomendatzen da. Lehentasunak ezarri eta horietaz gozatu!