Ubarroia kanabera baino hobea
Txinako Guang Xi lurraldean, arrantza mota berriak aintzat hartu gabe, antzinean bezala ubarroiak erabiltzen dituzte oraindik ere, arrainak harrapatzeko. Ubarroiak arrantzalearen aurretik joan ohi dira, igerian, eta noizbehinka burua ur azpian sartu eta lo dauden arrainak erraz harrapatzen dituzte. Harrapakina irentsi ez dezaten, arrrantzaleek lokarri bat ipintzen diete lepoan. Ondo trebatuta badago, ubarroi bakar batek bost arrantzale adituk adina arrain atzeman ditzake.