UB 40: Reggae errazegia

Abenduko lehen igandea hotza izan liteke, baina hala ere, hotz hori leuntzeko, reggae doinu epelak izango dira Donostian. UB 40, reggae-a egiten 20 urte bete dituen arren, reggae zale askok maite ez duten taldea izango dugu bertan.
Musika estilo guztiek badute begirunea ukatu zaion talderen bat. Reggaeren kasua denetan garbiena da: UB40. Britania Handiko duela hogei urteko beste talde askok bezala (Dire Straits, esate baterako), izenak beherakada ekonomiko larria salatzen zuen; UB40 (Unemployed Benefit 40) langabetuek eskatu behar izaten duten agiria da. Izenak izen, eta apartheid-a ere erasotu zuten arren, ("Sing our own song" afrikarren askapen ereserkia izan zen), UB40 taldeak ez du inoiz begirunea jaso.
Beraiek egindako kantu bakar bat ere ez izatea leporatu izan zaie: "Red red wine" Neil Diamond-ena da, "I got you babe" Sonny & Cher-ena, "Breakfast in bed" Lorna Bennets-ek idatzia da eta "Many rivers to cross" Jimmy Cliff-ek egina. Dena den, Elvis-ek ere ez zuen bere kanturik abesten, eta hala ere, begirune handia izan zaio beti. Kontraesana, ezta?.
Arazoa sakonagoa da. Dirudienez, reggae musika maite dute, baina ez dira behin ere haren oinarriak ikertzen aritu. Erritmoa sortzen den toki zehazgabe horretan ez dira inoiz busti edo arriskatu, ez dute sekula jolastu... Horren ordez, dagoeneko egina dagoen melodia polit bati ("Can't help falling in love", adibidez), gitarraren ttak-ttak kadentzia errepikakorra gaineratu eta haize sekzio bat sartu ohi diote. Azken pausoa Ali Campbell abeslariak eman ohi du, kantuak izan zezakeen indar, nerbio, sensualitate edo dena delakoaren gainetik azukre tona bat irauliaz ezertxo ere ikusten ez den arte. Reggae munduak UB40 du, rock-ak Bryan Adams edo zineak Tom Hanks eta Meg Ryan dituen bezala. Ez dago eboluzio arrastorik, 1980an "Signing off" argitaratu zutenetik. Soinu berbera eta kalkatutako melodiak. Hala ere, "Red red wine" eta Euskal Herriko berbenak mahai gainean jartzea ("Ardo gorri nafarra") ez litzateke zuzena izango.
UB 40 taldeak egunotan argitaratu du "Cover up" disko berria, eboluzioaren inguruan esandakoa hitzez hitz betetzen duena. Kontrakorik esatea gezurra litzateke, baina baita taldeak onena zuzenekoetan ematen duela ukatzea ere. Abenduaren lehen igandean beste aukera bat izan dezakete.