U

U https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/05/13
kritika
Testua: Leire Palacios
Piztiak
U
Diskotzarra egin du Ondarroako taldeak. Honezkero, hainbatek azpimarratu legez, esan daiteke aski garbi definitutako Piztiak ditugula hamaika kantetan zehar. Hala ere, ez horregatik pentsa azpigenero batera mugatu direnik. Rockaren babesean country edota balsak entzun ditugu U diskoan. Jesus Galanen itzulerak laukote formatura bueltatu ditu zabalki indartsuago eginez. Crowfounding kanpaina egin eta Tio Pete estudioan grabatu du J. Lastrak diskoa. Kirmen Uriberen hitzak, Pettiren ahotsa, Katü Bürü perkusio taldearen kolaborazioa, edota, mandolina eta Cavaquinhoaren soinua aurkituko dituzu. Lehen entzunalditik gustura sartzen den diskotik ez galdu Hamasei izeneko kanta.