Txuma Murugarren: pilotu erraria

Txuma Murugarren: pilotu erraria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txuma-murugarren-pilotu-erraria/@@download/image/17p9-1_1370346077.jpg
2002/03/01
elkarrizketa
Txuma Murugarren musikaria "Hegazkinaren arima"  bakarkako bigarren diskoa aurkezten ari da han eta hemen. Murugarren ibilbide luzeko pilotua da musika munduan, Sasoi Ilunak taldearekin kaleratu zituen hiru diskoak horren lekuko.

Nolakoa da "Hegazkinen arima"? Beti lurralde berrian bila ari al da?  
Ezin du inon pausatu, eta beraz, leku eta gauza berriak bilatzera kondenatuta dagoen arima erratua da. Pisugabekoa eta konsistentziarik gabea da, usain edo tenperatura baten moduan, neurtzen zaila.

Zein bilakaera izan du Txumak "
Nire leihoak" diskotik bigarren honetara?
Hura esperimentu modukoa izan zen, ez bainuen garbi bakarkako bideari ekin behar ote nion. Produkzio arina izan zen, eta kantuak oso modu biluzian agertu ziren. Bigarren disko honetan doinuak jantzi nahi nituen eta horreterako kanpoko ikuspegi bat nahi nuen. Ez nituen nire betiko ajeak errepikatu nahi, eta horregatik Rafa Rueda Pilt-eko gitarrajole eta abeslariarekin aritu naiz. Berak egin ditu disko honetako moldaketa guztiak, eta nik askatasun osoa eman diot nire kantuekin nahi zuena egiteko. Horrez gain, bandari garrantzi gehiago eman diogu. Ondorioz, disko elektrikoagoa da, instrumentatuagoa.

Nola baloratzen duzu Rafa-ren ekarpen hori?
Kanpoko ikuspegi batekin zure lana aztertzen duzunean, bi gauza gerta dakizkizuke: edo atzerako ikaragarria ematen dizu edo liluratuta geratzen zara. Niri bigarrengoa gertatu zait. Rafak nire ezaugarriak muturreraino eraman dituela uste dut.

"
Ganbaran gordetakoak" kantu gogorra nabarmendu egiten da disko honetako giro lasaiean. Zure aurpegi gogorra azaldu al da hor?
Nik sortu nuenean, kantuak bazuen indar hori, baina Rafak indar gehiago eman dio. Kantu horretan, pixka bat lasaitu egin behar izan nuen Rafa, bestela, berak diskoaren kontzeptutik erabat aterako zen abestia egingo baitzuen.