Txotxongilo eguna hartuko du Sestaok irailaren 2tik 4ra

Txotxongilo eguna hartuko du Sestaok irailaren 2tik 4ra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txotxongilo-eguna-hartuko-du-sestaok-irailaren-2tik-4ra/@@download/image/20118309450txotxongilo_kartela.jpg
2012/12/13
berria
Txotxongilo eguna hartuko du Sestaok irailaren 2tik 4ra
UNIMA – Euskal Herria elkartean batzen diren konpainiek antolatutako jardunaldiak ikuskizun, ekintza eta tailer eskaintza zabala dakar.

Txotxongilo zaleek eta titiriteroek zita garrantzitsua dute iraila hasieran Sestaon, Euskal Herriko 11 konpainiak beren obrak aurkeztuko dituzte eta. Aura Teatro taldeak zabalduko du jardunaldia El bolso amarillo izeneko gaztelerazko lanarekin eta, aldiz, Taun Taun arduratuko da itxieraz Txio Txioka obrarekin.

Azken horrez gain, euskarazko beste zenbait alerekin gozatzeko aukera izango da: Bihar konpainiak Pinotxo dakar, El Tenderetek Hartz goxozalea aurkeztuko du, Txotxongilo taldeak Ixiar Jauregi eta Lara Mitxelena txalapartariekin batera Erreka Mari antzeztuko du, Irrintzi konpainiak Bakartxoren zapatilak, eta azkenik, Toni Lasalek Birusak erasoan! aurkeztuko du.

Dena dela, Sestaoko Txotxongilo egunera hurbiltzen denak ikusle hutsa baino zerbait gehiago izateko aukera du. Izan ere, asko eta askotarikoak dira bertan antolatu ohi dituzten ikastaroak. Aurten, esate baterako, txotxongiloak egiten ikasteko tailerra eta makillatzen ikastekoa izango dira aukeran. Bestalde, Corrado Massaci titiritero italiarrak txotxongilo mota ezberdinak maneiatzeko tekniken erakustaldia egigo du.

Info gehiago hemen.


UNIMA – Euskal Herria



UNIMA Gobernuz Kanpoko Erakunde bat da, Txotxongiloei loturiko artearen garapenari ekarpena egiten dioten mundu zabaleko pertsonak biltzen dituena. Erakunde honek Euskal Herrian duen luzapenak UNIMA – Euskal Herria izena hartu du.