Txori ipurterreak

Txori ipurterreak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txori-ipurterreak/@@download/image/angry_birds_1357906520.jpg
2013/01/04
berria
Duela bizpahiru urte telefono mugikorretarako jokoen merkatua lehertu zuen Angry Birds aplikazioak, eta iragan azaroan berriro ere salmenta postuen gorenera igo ziren txori ipurterreak Star Wars munduan oinarritutako bertsioarekin.

Tiragoma asko luzatuz gero, baina, hurrunago ere hel daitezkeela erakutsi nahi dute eta, hala, Rovio Entertainment enpresak jakitera eman du animaziozko film luze baten aurreekoizpen lanetan hasiak direla. Baina lasai hartu eta segi mailak gainditzen, 2016ko udara arte ez baitute estreinatuko.