Txolarre irratiak urteurrena ospatuko du larunbatean

Txolarre irratiak urteurrena ospatuko du larunbatean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txolarre-irratiak-urteurrena-ospatuko-du-larunbatean/@@download/image/201012103260jon.jpg
2012/12/13
berria
Tolosaldeko euskarazko irratiak 10 urte bete ditu eta hainbat jarduera antolatu ditu.

Txolarre Eguna Loatzo musika eskolaren kalejirarekin hasiko da, 12:30ean. Jarraian, bertso bazkaria egingo dute Kuku elkartean, Amaia Agirre eta Aitzol Barandiaranekin. Biek ala biek oso gertukoa dute irratia eta komunikazioa. Bazkarirako txartelak 20 eurotan daude salgai Itzulin, Buztinan eta Txolarren. Arratsaldean triki bertso poteoa izanen da eta gauean, Berri Txarraken kontzertua.

Txolarre irratiarekin batera, Anoetako Udalak, Kuku elkarteak, Loatzo Musila Eskolak eta Gazte Asanbladak antolatu dituzte jarduerak.