Txirri, Mirri eta Txiribitonen 40. urteurrena

Txirri, Mirri eta Txiribitonen 40. urteurrena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txirri-mirri-eta-txiribitonen-40-urteurrena/@@download/image/20122287397Txirri_Mirri_Eta_Txiribiton.jpg
2012/12/13
berria
40 urte beteko dituzte Txirrik, Mirrik eta Txiribitonek osatutako pailazo taldeak martxoaren 25ean. Donostiako Kresala elkartean egin zuen lehen emanaldia, haurrentzako euskarazko ekitaldirik ez zegoela-eta, hutsune hori betetzeko asmoz. Kixki, Mixki eta Kaxkamelon ziren orduan, eta telebista etxeetara iritsi bitarteko hamahiru urteetan bazter batetik bestera ibili ziren, gelditu gabe, etxeko txikienen eta horren gazte ez zirenen irribarreen bila. Hogeitik gora disko, 30 dvd inguru, hamarka liburu eta hainbat sari jaso dituzte beren ibilbidean zehar; Junior taldeak hartu die orain erreleboa, luze bizitzeko asmoz.