Txiokatu zure tesia 6 mezutan!

Txiokatu zure tesia 6 mezutan! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txiokatu-zure-tesia-6-mezutan/@@download/image/eue_txiotesia_1385023584.jpg
2013/11/21
berria
Udako Euskal Unibertsitateak lehiaketa original bezain dibertigarria jarri du martxan aurten lehen aldiz: #txiotesia traola erabiliz, euskal ikerlariek bere tesien berri sei txiotan ematea du helburu. Lehiaketa hilaren 19an egin zuten, eta aukeraketa bat dakarkizugu hemen.


Ikerlari euskaldunek egiten duten lana gizarteratzeko eta horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzeko asmoz sortu du UEUk Txiokatu zure tesia 6 mezutan lehiaketa. Azaroaren 19an egin zuten, goizeko 9:00etatik iluntzeko 21:00ak bitarte idatzitako txioak soilik hartu baitzituzten kontuan, eta orotara 86 ikerlariren lanak ezagutzeko aukera izan da.

Parte hartzaileek beren tesia sei txiotan azaldu dute, horietako bakoitzaren ostean #txiotesia traola jarrita. Lehenean izenburua, eta ondorioa edo hipotesia azkenengoan; tartean, norberaren tesiaren nondik norakoak.

Arauak sinpleak izanik, azalpenak ere halakoak izan dira, eta hori dela eta, lehiaketak arrakasta handia izan du.

Orain, baina, Lorea Arakistain zientzia kazetaria, Ricardo Gomez EHUko Letren fakultateko irakasle eta ikerlaria, Lore Erriondo EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultateko ikerlari eta irakaslea, Txema Egaña MUko HUHEZI fakultateko irakasle eta ikerlaria, eta Jon Mattin Matxain EHUko Kimika Zientzien fakultateko irakasle eta ikerlaria lanean ari dira, parte hartzaileen artean bi sari banatzeko: txiolari ulergarriena batetik, eta txiolari originalena bestetik. Lehenak 500 euro eskuratuko ditu, eta bigarrenak 300 euro.

Sari banaketa ekitaldia datorren astelehenean, azaroak 25, egingo dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, eta Koldo Garcia ikerlariak #Kafepintxo batekin ikertzen hitzaldia eskainiko du.

Hainbat adibide:


Maria Glez Gorosarri @albistetan

  • 1) "Albisteen kalitatea: @euskadi_irratia, @euskaltelebista & @egunkarialibre/@berria (Research on Basque Media's News Quality)" #txiotesia
  • 2) Profesionaltasunak manipulazioa ekiditen ez duenez, albisteen kalitateak informazioaren gizarte-ekarpena hobetsiko du #txiotesia
  • 3) Euskarazko Komunikazio Esparrua: euskaldunok errealitatean euskaraz eragiteko hedabideek zabaltzen duten eztabaidarako eremua #txiotesia
  • 4) Euskarazko hedabideen agenda geografikoa: 1983an, EAE; 1990an, EH (@egunkarialibre-ren eragina); 2000an, Hego Euskal Herria #txiotesia
  • 5) @euskaltelebista-k Espainiatik inportatutako horikeria zantzuak bere egiten dituen 1.a ez da @euskadi_irratia, @berria baizik #txiotesia
  • 6) Albiste bera euskarazko hedabideetan EHko erdarazkoetan baino hobea da, euskarak kazetaritza-eredu zintzoa lehenetsi baitu #txiotesia

Aritz Aranbarri @aritz_aranbarri


  • 1) Haurdunaldiko Ingurugiro-Kutsadurak,Bi Urteko Haurren Garapen Neuropsikologikoan Duen Eragina #Txiotesia pic.twitter.com/ZrS9iim4Xq
  • 2) Europar Batasuneko Ingurugiro eta Osasun Plana dela eta; Haurtzaroa eta Ingurumena ikerketa sare epidemiologikoa sortzen da #txiotesia
  • 3) Kutsadurak haurren garunaren osasunean eragiteko arriskua handiagoa du; garuna eta bere babes-sistema egin gabe bait dago #txiotesia
  • 4) Gipuzkoan,haurdun zeuden640emakumeen odoletik kutsadura neurriak jaso eta2urtez haurren garapena aztertu #txiotesia pic.twitter.com/kI9IeOfD6c
  • 5) Haurren 1.go urteko garapena,haurdunaldiko kutsadura neurriekiko erlazio negatiboa dutela aurkitu da. 2.urteko emaitzak bidean #txiotesia
  • 6) Tesi honekin, garapen goiztiarrean eragin ditzaketen ingurugiroko aldagaiak aztertu nahi ditugu #txiotesia pic.twitter.com/emfI2927qV

Ion Andoni Del Amo @ionandonidelamo

  • 1 "Rave&Borroka;?" Musika, identitatea eta politika Euskal Herrian #txiotesia
  • 2 http://www.youtube.com/watch?v=8YSdqDBzKlU … Hau euskal musika ei da? #txiotesia
  • 3 80-90. hamarkadatik sistema (kontra)kulturala hedatu zen: musika+estiloa+hizkuntza+aldarrikapena. Itxiegia ote? #txiotesia
  • 4 hortik kanpo berrikuntzak garatu dira: rap, elektronika… zein da euskal kulturarekiko kokapen subjetiboa? #txiotesia
  • 5 Musikak zeukan indarra galdu du? Euskaldunok ere dantza egin nahi dugu? Postmodernoak ei gara? #txiotesia
  • 6 honek guztiak euskal (kontra)kulturaren berdefinizioa dakar. Musika, identitatea eta politikaren arteko uztartze era berriak #txiotesia