Txinaurriak, Mikel Laboa gogoan izateko

Txinaurriak, Mikel Laboa gogoan izateko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txinaurriak-mikel-laboa-gogoan-izateko/@@download/image/20101212108txinaurriak.jpg
2012/12/13
berria
"Pertsona askok parte hartu dute proiektuan eta horrek egin du berezi". Gaur, Mikel Laboa hil zela bi urte bete diren egunean, Bidehuts kolektiboak Txinaurriak diskoa aurkeztu du. 18 taldek Laboaren abesti banaren bertsioa egin dute, "beti ere Mikel Laboaren esentzia mantenduz".

Wilis Drummond, Berri Txarrak, Xabier Montoia, Inoren Ero Ni, Gora Japon, Athom Rumba, Audience, Hotel+Miren Iza, Zura, Amodio, Anari, Dilistak, Akuazazte Danok, Ama Say, Ruper Ordorika, Lisabö, Gabon Caligula, Borrokan eta Mursego+eten. Talde horiek guztiek parte hartu dute Txinaurriak proiektuan.

Bidehuts kolektiboko kideek nabarmendu dute ez dela lan erraza izan, izan ere gertatu izan da bi taldek abesti bera aukeratzea. "Hala ere, ez dugu uste inork egin nahi ez zuen kanta egin duenik", azaldu dute Bidehutseko kideei. Diskoa egina izan aurretik egon da eskatzeko aukera: "Jendea diskoa bi hilabete lehenago eskatzen hasi zen eta hori giltzarri izan da proiektua aurrera ateratzeko".

Txinaurriak CD bikoitza eta LP bikoitza (edizio mugatua) gisa kaleratu dute.

Bidehutseko Karlos Osinaga Txap luze eta zabal mintzatu da Txinaurriak-i buruz abenduko GAZTEZULOn.

TXINAURRIAK Mikel Laboari Ikasitako Kantuak from Alain Martinez Iribarren on Vimeo.