Txinak egindako zero karbono promesak zer esanahi du klima aldaketaren aurkako borrokan?

Txinak egindako zero karbono promesak zer esanahi du klima aldaketaren aurkako borrokan? Xi presidenteak jaurtitako promesa klima aldaketaren aurkako borrokan momentu erabakigarrian agertu da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txinak-egindako-zero-karbono-promesak-zer-esanahi-du-klima-aldaketaren-aurkako-borrokan/@@download/image/1402178415177.jpg
2020/09/28

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Xi presidenteak jaurtitako promesa klima aldaketaren aurkako borrokan momentu erabakigarrian agertu da.
Txinak egindako zero karbono promesak zer esanahi du klima aldaketaren aurkako borrokan?

Xi Jinping presidenteak Nazio Batuen Erakundearen aurrean promesa handia jaurti zuen pasa den asteartean. Gure helburua CO2 igorpenak euren puntu gorena 2030. urtean eskuratzea da eta 2060. urterako karbono neutralitatea lortzea.

Munduko liderrek urtero egiten duten bileran horixe esan zuen Xi-k. Adierazi zuenez gizateriak jada ezin die entzungor egin naturaren ohartarazpenei. Bere promesa momentu erabakigarrian iritsi da: Txina lehen aldiz karbono gehien atmosfera igorri duen herrialdea izan baita. Horregatik dira hain esanguratsuak Txinako presidenteak botatako hitzak.

Xi-ren hitzak biziki ongi kalkulatuak izan ziren Trump presidentearen ondoren izan baitzen bere hitzaldia, non Txinaren ingurumenaren aurkako errekorra aipatu zuen eta Covid-19aren pandemian herrialde asiarra arduradun egiteko eskatu baitzian Nazio Batuen Erakundeari.

Hala ere, herrialde amerikarrak ez du bere karbono igorpenak murrizteko akordiorik mahai-gaineratu India, Errusia, Irain, Arabia Saudita, Brasil eta Australia bezala. Txinak berriz, aurrera pausua eman du eta egun karbono neutral bilakatzeko promesa 30 herrialdek dute.

Txinak munduko igorpenek %43 ordezkatzen du, beraz itxaropentsuak dira Xi-ren hitzak. Alta, Txinaren igorpen mailak hamarkada bukatu aurretik gutxitu zitezkeela dioen albistea tentuz hartu dute adituek. Xi presidenteak ez zuen helburuak betetzeko emango dituen pausuen inguruan xehetasunik eman. Argi dagoena da, Txinak klima aldaketari aurre egiteko aukeratuko dituen moduek eragina izango duela mundu osoaren etorkizunean onerako zein txarrerako.