Tximistek egindako tatuaje naturalak

Tximistek egindako tatuaje naturalak Halako deskarga elektrikoa jasan eta bizirik irten direnek bizi osorako oroigarria izaten dute azalean; bazenekien? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tximistek-egindako-tatuaje-naturalak/@@download/image/lightning-strike-scar-lichtenberg-figure-33.jpg
2018/08/14
Halako deskarga elektrikoa jasan eta bizirik irten direnek bizi osorako oroigarria izaten dute azalean; bazenekien?
Tximistek egindako tatuaje naturalak

Tatuaje naturalak existitzen dira, eta ikusgarriak diren arren, egiteko modua ez da batere atsegina. Halako bat azalean iltzatzeko ez duzu tintarik behar, tximista batek jotzea baizik. Bai, ondo irakurri duzu; tximista batek jo eta bizirik ateratzea lortzen baduzu, halako aztarna izango duzu azalean.

Irudi perfektu horiei Lichtenberg figurak deitzen zaie, eta tintazko tatuajeek ez bezala, soilik egun batzuk irauten dute azalean. Zauri guztien antzera, pixkanaka sendatu egiten dira. Baina, zergatik dute zuhaitzen adarren itxura? Ez da tximisten kapritxo bat; deskarga elektrikoak zainak erretzen ditu, eta beraz, ikusten diren adar horiek zainak dira, kiskalita. Eta zuk, eramango zenuke naturaren tatuaje bitxi hau?