Tximino maskaradunak

Tximino maskaradunak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tximino-maskaradunak/@@download/image/20122296035Yakarta.jpg
2012/12/13
berria
Tximino maskaradunak
Yakartako kaleetan maskaradun tximuak ibiltzen dira batetik bestera. Turisten atentzioa erakarri nahi dute, eta haiek emandako txanpon apurrak beren jabeei ematen dizkiete. Animalien Laguntzarako Sareak, baina, tximuek jasaten duten tratu latza salatu du, kaiola txikietan sarturik eta kateekin lepotik helduta eramaten dituztelako. Halaber, jartzen dizkieten maskaretako asko ez dira atseginak, beldurgarriak eta espiritu txarrekin loturikoak baizik. Ikusgarriak diren arren, ikusgarritasunaren muga gainditzekotan dabiltza, eta horren aurretik neurriak hartu nahi ditu erakundeak.