Tximino ardozaleak

Budapesteko zoologikoko tximinoek 55 litro ardo edaten omen dituzte urtean. Ardoa onuragarria da haien odol zelulentzat, eta gutxi eta tearekin nahasturik hartzen dutenez, ez dira inoiz mozkortzen, zoologikoko bozeramailearen arabera. Kontuak kontu, zoologikoak ardorik merkeena ematen omen die tximinoei, eta GAZTEZULOn krudel samarra iruditzen zaigu; Nafarroako edo Irulegiko ardoa bidaltzea aztertzen ari gara, beraz.