Txileko gidari gaztea

Txileko gidari gaztea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txileko-gidari-gaztea/@@download/image/2012218081camila_vallejo.jpg
2012/12/13
berria
Txileko gidari gaztea
23 urte baino ez ditu Txileko ikasleen mugimenduko ikono bilakatu den Camila Vallejo gazteak. Che Guevararekin eta La Pasionariarekin alderatu dute dagoeneko. Heziketa publikoaren egituran oinarrizko aldaketak eskatzeko irten da kalera, beste milaka ikaslerekin batera egindako protestetan. Uneotan, hezkuntza gastuen %25 besterik ez du jartzen estatuak, eta gainerakoa ikasleek ordaintzen dute. Gazteen iraultzak etenik ez duela argi du Vallejok.