Txernobylgo txakurrak: Biztanle ahaztuak

Txernobylgo txakurrak: Biztanle ahaztuak Boluntario talde bat txakur hauen zaintzaz arduratzen ari da eta zuk kolaboratu dezakezu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txernobylgo-txakurrak-biztanle-ahaztuak/@@download/image/chernobil-perros-como-ayudar-voluntarios-donar-chernobyl-dogs-768x512.jpg
2019/06/12

Testua: Jaione Dagdrommer

Boluntario talde bat txakur hauen zaintzaz arduratzen ari da eta zuk kolaboratu dezakezu.
Txernobylgo txakurrak: Biztanle ahaztuak

Txernobylgo esklusio eremuan 250 txakurretik gora bizi dira, hain zuzen 1986an, historiako istripu nuklear larriena jazo zen eremuan. Hondamendiaren ostean, milaka eta milaka pertsonek euren bizitza atzean utzi behar izan zuten eta askok baita euren maskotak ere.

Nuklear instalazioen inguruan bizi diren txakurrak istripuaren ostean abandonatutakoen ondorengoak dira. Sobietar armada, erradiazioa zabal ez zezaten, txakur guztiak suntsitzen saiatu bazen ere ezin izan zituzten guztiak desagerrarazi. Clear Futures Fund elkarteko boluntarioek Txernobylera egindako bidaia batean ikusi zituzten eta 2017an Dogs of Chernobyl deitutako kanpaina martxan jartzea erabaki zuten. Helburua hauek txertatzea, albaitariak aztertzea eta ugaltzen jarraitu ez dezaten esterilizatzea dira.

Chernobyl telesail bikainagatik istripu nuklearra berriz ere denen ahotan dagoela aprobetxatuz, Dogs of Chernobyl kanpainak berriz ere jendea txakurrei laguntzera animatu du. Gauden tokian gaudela ere kolaboratu daiteke, norberak nahi duen edota ahal duen diru kopurua emanez zuzenean Clean Future Fund elkarteari. Zure ekarpena hemen egin dezakezu.